Bilboko Abando Hotela hiriaren erdigunean estrategikoki kokaturik dago. Harengandik hurbil daude Zazpi Kaleak, Abandoko tren geltokia, Guggenheim Museoa eta Arte Ederren Museoa, Euskalduna Jauregia eta Alondegia. Hala, Abandoko Hotela da aukerarik onena, bai aisialdiko turistentzat, baita negozioek ekarritako bisitarientzat ere.
Abando Hotelak 141 gela ditu, 7 solairutan banatuak. Hotela duela gutxi berriztatu zuten eta, orain, gimnasioa (lurrun bainuarekin) eta business centerra ditu ere bai. Bertako garajea handia da, 100 aparkaleku baino gehiago ditu, eta beraz, bezeroak ez du hiriaren erdigunean aparkatzeko arazorik izango. Gainera, garajetik harrera-lekurako sarbide zuzena dago.
Doako WIFIa dago Hoteleko instalazio guztietan, eta mota guztietako ekitaldiak egiteko aretoak ere oso gogoko dituzte gure bezero diren enpresek. Sukaldaritzaren alorrean, berriz, Epaia Jatetxe ospetsua gailentzen da (kaletik sarbide independientea duena); askotariko karta du eta igandeetan gosaltzeko aukera onenetakoa da. Platea 9 kafetegiak pintxoen eta lehen mailako edarien aukera zabala eskaintzen dizu, eta gure sukaldaritza-zerbitzuaren osagarria da Bilboko erdigunean.
Ongi etorri Aranzazu Hoteles taldeko Bilboko Abando hotelera.
Abando hotela Bilboko erdigunean dago, edozein dela ere gure hirira ekarri zaituen arrazoia, aisia edo negozioa. Guggenheim museoa, Arte Ederretakoa, AlhóndigaBilbao modernoa, Alde Zaharra edo Zabalgunea, oso oso gertu daude.
141 logela zabal ditu -estandarrak, suiteak eta familiarrak- eta alojamendu-aukera zabala eskaintzen dugu familia giroan, bikoteka edo bakarrik etorrita ere. Epaia jatetxeak ukitu gastronomikoa jartzen du, Euskal Sukaldaritzaren erreferente bat baita.
Gure hotelaz eta gure hiriaz gozatzeko gonbita luzatzen dizugu: dastatu gure buffet gosaria, probatu gure txuleta ospetsua eta gure pintxoak eta erlaxatu zaitez gure gimnasioan. Gauzak behar bezala egitea gustatzen zaigu, baita bezeroak etxean baleude bezala tratatzea ere. Gure arrakasta: etor daitezela berriro.
Erreserbatu gure webgunearen bidez baldintza onenekin, eta esaguzu zer gustatzen zaizun zure egonaldia pertsonalizatzeko; oso pozik gaude zu etortzeagatik! Ongi etorri Abando hotelera.
Nazioarteko Bizikleta Martxa Bilbao-Bilbao - Hotel Abando
Datak: 13/03/2015 - 15/03/2015
Martxoak 15, Bilbao Bilbao 15. Nazioarteko Zikloturista Martxa ospatuko da eta bertan presarik gabeko lasterketa eta partehartzaile guztiak gozatuko duten ibilbidea izango ditugu. Beste urteetan bezala, Hotel Abandon eskaintza berezia prestatu dugu asteburu horretarako. Lasterketarako prest egon nahi duten partehartzaileak Hotel Abandon egin ahal izango dute eskaintza honekin. Barne, banakako logela, buffet gosaria eta late check-out arratsaldeko 5etara arte daude. Gainera, egonaldian Hotel Abandok bizikleta gordetzera prestatzen da. Banakako Logela: 77,00€ Logela Bikoitza: 90,00€ Zure erreserba etorrera aurretik 48 ordu igaro baino lehen dohainik aldatu edo bertan behera utzi dezakezu.
Martxoko Zubirako Eskaintza Berezia 2015 - Hotel Abando
Datak: 18/03/2015 - 22/03/2015
Hotel Abandok Bizkaiko hiriburuan Martxokoa Zubia igarotzeko aukera eskaintzen dizu. Promozio berezi honekin igaro ezazu gau bat Bilbon, logela bikoitzan eta bi pertsonentzat Buffet gosariekin barne. Gainera, doaneko WIFI konekzioa eta gimnasiorako sarrera librea ere izango duzu. Egonaldiaren zenbateko osoa aldez aurretik ordaintzea derrigorrezkoa da. Berehalako kobrantza kreditu txartelan ez da itzulgarria izango. Ez dira aldaketak ezta ezeztapenak onartzen.
PREZIORIK ONENA BERMATUA
Egin erreserbak zuzenean hemen, hotelaren webgunean, bitartekaririk edota komisiorik gabe.
Prezio hoberik ez duzu aurkituko, hitz ematen dizugu.
Gimnasioa 2015eko Martxoak 1 arte itxita
Hotel Abandok bezeroei, 7. solairuan dagoen gimnasioa, hoetzeko lanak direla eta 2015eko Martxoak 1era arte itxita egongo dela berri ematen die. Barkatu eragozpenak.